Pilota

Emozioa Binakakoan: guztia dago erabakitzeko

Maider Betelu Ganboa 2025ko urt. 31a, 14:00

Elordi-Zabaletak eta Laso_Iztuetatak lehen bi postuetan egoteko lehia bizia izango dute. ASPE

Ezkurdia-Rezusta liderrek lehen bi postuetan jarraitu nahi dute finalerdietara sartzeko; Elordi-Zabaletak lehen bi postuetan sartu nahi dute; eta Etxeberria-Martija play-offetara sartzeko geratzen diren partidak irabaztera derrigortuta daude

Binakako Pilota Txapelketan hasierako ligaxkako hamabigarren jardunaldia dago jokoan eta txapelketa airean dago. 

Ezkurdia-Rezusta jarri dira sailkapeneko lider (9 puntu) larunbatean Labriten ikusgarri aritu eta Jaka-Imazen kontra 22-13 gailendu ondoren. Laso-Iztuetari puntu bat ateratzen diete, azken hauek ez baitzituzten Altuna eta Aranguren menpean hartu. Atzetik, zelatan, Elordi-Zabaleta eta Artola-Mariezkurrena daude, zazpina punturekin. Hain zuzen ere elkarren kontra aritu ziren bi bikoak, baina puntua Baikokoek lortu zuten. Jaka-Imazek eta Altuna_Arangurenek launa puntu dituzte.

Behean, Etxeberria-Martijak (2 puntu) txapelketan bizirik jarraitzen dute Peña-Albisuri (3 puntu) 12-22 irabazi eta gero (2 puntu). Play-offetara sailkatzeko lehia bizia dute bi bikoek, eta geratzen diren hiru jardunaldietan garaipena lortzera derrigortuta daude. 

Ezkurdia-Rezustak Peña II.a-Albisu dituzte aurkari ostiralean Oñatin. Peio Etxeberria-Martijak Jaka-Imazen kontra jokatuko dute larunbatean Labriten, eta Elordi-Zabaletak Laso-Iztuetaren kontra Idiazabalen.