Gobernuak natur parkeko lan bat eman nahi du

Guaixe 2025ko urt. 30a, 11:16

Urbasa gaineko bisitariei harrera egiteko gunea. ARTXIBOA

Zehazki informazio, mantentze, garbiketa eta zaintzarako laguntza teknikoa da eman nahi duena. 

Nafarroako Ingurumen Kudeaketa enpresa publikoak deialdia egin du Urbasa-Andiako natur parkeko informazio, mantentze, garbiketa eta zaintzarako laguntza teknikoa kontratatzeko. Martxoaren 1etik urte akabera arteko eperako litzateke, baina kontratu urtebeterako luza daiteke. Kontratuak 95.040 euroko (BEZik gabe) balioa du, luzapenarekin 201.636,86. Deialdian interesa duenak eskaintza otsailaren 24ko 12:00ak arte aurkez dezake. 

Lana, oro har eta lehentasun-ordenaren arabera, Urederra ibaiaren iturburuko Erreserba Naturalean, Urbasa mendilerroan eta Andia mendilerroan egingo da, natur parkeko erabiltzaileei arreta emateko eskuragarri dauden azpiegituren bitartez, gau da: Erreserba Naturaleko Harrera Eremuan, Bioitzako Bisitarien Arretarako Zentroan, Severino Bordan eta Lizarragako portuko Informazio Gunean.