Hezkuntza Publikoan greba deitu dute gaurko STEILAS, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek Hezkuntza Departamentuaren jarrera itxia salatu nahi dugu, beste behin. Ikasturteko hirugarren greba eguna da Hezkuntza Publikoan eta protesta deitu duten sindikatuen arabera, "ez da inoiz itun baten sinatzeren eskaerarik izan. Irakasleen lan baldintzak zein hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko aldarrikapenak izan dira hizpide eta horien negoziazioa eskatu dugu".
Greba deitu duen gehiengo sindikalak nabarmendu dutenez, "hurrengo ikasturterako irakasleen baldintzak hobetu ditzaketen neurriak hartzea erraza izan daiteke horretarako benetako borondatea balego. Sindikatuok beti izan gara hitz egiteko prest, baina ez dugu prozeduretan eta edukietan inolako txantaiarik onartuko". Hezkuntza Departamentuaren "negoziaziorako borondate falta betikotzen dela ikusten dugu". Horregatik, "mobilizazioa ezinbestekoa da eta hezkuntza publikoaren alde borrokatzen jarraituko dugu, edozein estrategia mediatiko eta trikimailuren gainetik".
Akordioarekin kritiko
Gaineratu dutenez, "Hezkuntza itun berri bat sinatzea bestelako hausnarketa bat eskatzen duen prozesua da eta ez da inolaz ere bi hilabetetan lotu daitekeen zerbait". Carlos Gimeno Gurpegik zuzentzen duen Hezkuntza Departamentuak "hartutako bidea ez dugu inolaz ere onartuko, afera arreta desbideratzeko tresna gisa erabiltzen du".
Gimenok Hezkuntza Publikoan gutxiengoa duten hiru sindikaturekin akordioa sinatu zuen, "guztiz antidemokratikoa" greba deitzaileendako: "azaroko akordioa ontzat ematen duenez, posible litzateke ere irakasleen ordezkaritzaren gutxiengoarekin sinatu dezakeen ituna inposatzea". Kontseilariak esan zuenez, "akordioa erabat itxita dago, ez dago horietatik haratago hobekuntzarik lortzeko tarterik. Hortaz, zertarako hobekuntza gehiagorik ekarriko ez duen balizko itun bat sinatzeko eseri? Ez gara Hezkuntza Departamentuaren irudia garbitzeko tresna kosmetiko baten parte izango". Eta kontseilariari Greba Batzordea deitzeko exijitu diote, "gehiengo sindikalaren negoziatzeko batzordea hori baita, eta grebarekin benetan bukatu nahi badu, gurekin negoziatu beharko duelako".