Aizkora

Sakandarrak, Gazteen Binakako Aizkora Txapelketako podiumean

Guaixe 2025ko ots. 3a, 11:00

Binakako 23 urtez azpiko Gazteen Binakako Txapelketako podiuma. EGUR SPORT

Oiarbide eta Urrutia txapeldunorde izan zen, eta Mitxelena eta Saralegi hirugarrenak

Banakakoa baino lehen 23 urtez azpiko Gazteen Binakako Txapelketa jokatu zen. Final borrokatua abenduaren 31n jokatu zen Asteasun. Pikabea eta Senosiain izan ziren txapeldunak (8:15), Aritz Oiarbide etxarriarraren eta Julen Urrutiaren (8:22) aurretik. Oier Mitxelena altsasuarra eta Aitor Saralegi irurtzundarra (8:22) hirugarren izan ziren.