Santa Ageda bezpera

Guaixe 2025ko urt. 31a, 14:03

2024ko Etxarri Aranazko Santa Ageda bezperako koruak. ARTXIBOA

Otsailaren 4an, asteartea, Santa Ageda koruak kalear aterako dira Irurtzunen, Irañetan, Lakuntzan, Lizarragabengoan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.

Santa Ageda bezpera degu, Euskal Herriko eguna; etxe guztiak kantuz pozteko, aukeratu deguna. Otsailaren 4an, asteartea, Santa Ageda bezperan sainduaren omenezko koplak entzunen dira berriz ere Sakanako hainbat herritan. Egunerako propio sortutako koruak zein musika eskolakoak eta abesbatzak aterako dira kalera kantatzera.

2025eko Santa Ageda koruak

Otsailak 4 asteartea

 

Irurtzun

18:00 Santa Ageda Korua, Aizpeak antolatuta, Foru plazan.

Irañeta
18:00 Santa Ageda koplak abestera aterako dira.

Lakuntza
19:00 Lakuntzako haurrak Santa Ageda koplak abesten eta eskean herriari buelta emanen diote, plaztik abiatuta. Herritarrek emandako jaki eta diruarekin gurosoek eta boluntarioek merendua eginen dute, kultur etxean. Gurasoek antolatuta. Abesbatza ere aterako da.

Lizarragabengoa
19:30 Santa Ageda koplak kantatzera aterako dira, plazatik

Etxarri Aranatz
18:00 Musika eskolako ikasleek Santa Ageda kalejira eginen dute, musika eskolatik abiatuta. Kalejiran Etxarri Kantuz eta abesbatzarekin elkartuko dira. Ondoren, txokolate jana izanen da, plazan.

Altsasu
11:30 Zelandiko ikastetxeko ikasleak koplak kantatzera aterako dira: EP lehenengo, bigarren eta  hirugarren mailakoak, Otadia albergearen aurrean; EP laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak, osasun etxearen aurrean, eta ondoren Zumalakarregi plazan eta Iortia plazan; LH lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak Txirinbulon, gero San Juan eta Ogiberriko plazetan, eta LH laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Aita Barandiaranen eta gero Portukoren aurrean eta Foru plazan.

12:30 Zelandi ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek Santa Ageda koplak kantatuko dituzte, Eroski aurreko plazan.

19:00 Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako fanfarreak eta koruak Santa Ageda kalejira eginen dute, musika eta dantza eskolatik.

19:00 Lagun Onak elkartekoak Santa Ageda koplak kantatuko dituzte, Lagun Onak elkartetik abiatuta. Zubeztia plaza, Gartzia Ximenez eta Zelai kaleko bidegurutzera, Zumalakarregi plazara eta Iortia zabalgunean geldiuneak egin ondoren, Foru plazan anaituko dute.

19:30 Kukuerreka Kantuz taldea Santa Ageda koplak kantatzera aterako dira, Kukuerreka elkartetik abiatuta. Zumalakarregi plaza eta Iortia zabalgunean geldiuneak egin ondoren, Foru plazan amaituko dute.