Otsailaren 7an, ostirala, Lesbosko errefuxiatuen inguruko Exopía film dokumentalaren emanaldia izanen da, 18:30ean, Hiriberri Arakilgo kontzeju etxean. Filmaren ondoren errefuxiatu eremuetan boluntario izandakoen solasaldia izanen da.
Sinopsia: Hasierako ideia Muxutrock musika taldeak errefuxiatuen akanpaleku batean kontzertu bat ematea izan zen, baina ezin izan zuten. Hortaz, Iruñeko aktibista taldeak Europara Atenastik eta Lesbos uhartetik iristen diren errefuxiatuen errealitatea erakusten dute; musikaz, emozioz, minaz eta itxaropenaz betetako bidai bat.