Psikologo lanpostua betetzeko deialdia

Guaixe 2025eko otsailaren 5a

Altsasuko Garbitoki eraikinean du egoitza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. ARTXIBOA

Aldi baterako kontratazioa izanen da.

Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak psikologo lanpostuan dauden beharrak betetzeko oposizio-lehiaketa deitu du. Haren bidez izangaien zerrenda osatu nahi du. Zerrendak 5 urteko indarraldia izango du, edo beste deialdi bat egin arte. Lanaldia %75ekoa da eta A mailako soldata du. Prozesu horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 6ko 14:00etan bukatuko da. Deialdiari buruzko informazioa altsasu.eus webgunean dago.