Ehiza barruti bat sortzeko prozesua martxan dago. Barrutian honako kontzejuetako lurrak sartuko dira: Ollarango Iltzarbe, Saldise, Ultzurrun, Arteta, Senosiain eta Ollaran herriak eta Arakilgo Ekai eta Zuhatzu herriak. Legediari jarraituz, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea Arakilgo Udalaren bulegoetan dago jendaurrean otsailaren 18ra arte. Epe horretan barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dute beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.