Sakanako Mankomunitateak ibarra zeharkatzen duen bizikleta bide sarea aurten egin nahi du. Lanak bost lotetan banatu zituen eta lehen deialdia eginda, bi lan eman ditu. Gainontzeko hiru lanen loteak emateko deialdia egin berri du Mank-ek. Lanek guztira 1.151.369,30 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Orain eman nahi dituen hiru loteak honakoak dira: Arbizu eta Iturmendi arteko tartea, 608.350,29 euroko balioa duena; Urdiain eta Ziordi artekoa, 369.397,46 euroko balioa duena eta bidean altzariak eta seinaleztapena jartzeko kontratua, 173.621,55 eurokoa. Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 18ko 10:00etan despedituko da. Lanak bere gain hartzen dituen enpresak irailerako eginak izan beharko ditu.