Minutuko isilunea Nafarroako Parlamentuan

Guaixe 2025eko otsailaren 6a

Parlamentariak zutik minutuko isilunea gorde bitartean. NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arbizun lan istripuan hil zen altsasuarra gogoan izan dute.

Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, lan istripuan hil zen altsasuarra gogoan. Lan istripua ilbeltzaren 30ean gertatu zen Arbizun, hildakoa kamioi batetik etxe bat eraberritzeko materiala deskargatzen ari zenean eta pladur plaka batzuk gainera etorri zitzaizkionean. Unai Hualde Iglesias Foru Legebiltzarreko lehendakariak doluminak eta Ganberaren elkartasuna helarazi dizkio hildakoaren familiari.

Bestalde, Altsasuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erakunde adierazpena onartu zuen. Haren bidez, Altsasuko Udalak "bere elkartasuna eta atsekabea" adierazi zien hildakoaren familia, lagun eta gertukoei. Aldi berean, Altsasuko Udalak deia luzatu zien "eragile guztiei, administrazioari, sindikatuei eta patronalari batera lan arriskuen prebentzioaren aldeko praktika onen jarrera izan eta bulka dezaten". Aldi berean, udalak bat egin du lan istripua deitoratzeko helburua duten ekimen eta adierazpenekin, eta altsasuarrak haietan parte hartzera gonbidatu zituen.