Betisek eta Osasunak Sevillan partida jokatu zuten 2023ko lastailaren 29an. Haren aurretik liskarra izan zen bi taldeetako zaleen artean, eta horren kontura Espainiako Poliziak 84 zale atxilotu zituen 2024ko martxoaren 7an, horietako 61 Indar Gorrikoak ziren. Sakanan bost gizonezko gazte atxilotu zituzten: bi etxarriar, bakaikuar bat eta bi altsasuar. Beste altsasuar bat atxilotu nahi izan zuten, baina etxean ez zegoen. Iruñeko Instrukzioko 4. auzitegian aurkeztu zen hurrengo egunean.
Gertakariak Benito Villamarin estadioaren inguruetan jazo ziren eta Sevillako instrukzio-epaileak behin-behineko largespena eman du 84 pertsona atxilotu zituzten arren, “ezin baitira zehaztu erasotzaileak, ez talde batekoak, ez bestekoak zein diren”. Hartara, ez da epaiketarik izango kaltetuen artean salaketarik egon ez zelako. Liskarra izan zen inguruan zeuden auto batzuetan kalteak izan ziren, baina haiek zeinek eragin zituzten ez dute zehazterik izan. Horregatik guztiagatik, Sevillako Instrukzioko 7. auzitegiko epaileak auzia behin-behinean artxibatzeko eta ikerketa-eginbide gehiago ez egiteko agindu du.