Bertsoa Iruñetik zabaltzeko eta sustatzeko antolatzen du Bertsozale elkarteak, hainbat besbesleren laguntzarekin, Bertsoaroa egitasmoa. Otsailaren 4tik 27ra bertsoaren inguruko ekimenak izanen dira: 4an Bertso Trama, Kondestablean (19:00etan); 6an Bertso Jaialdia, Nafarroako Antzeki Eskolan (19:00etan); 13an Iruñeko historia bertsotan Bertso saio historikoa, Nafarroako Antzeki Eskolan (19:00etan); 20an Bertso Jaialdia, Nafarroako Antzerki Eskolan (19:00etan); 21ean, Bertso jaia, bat-bateko jolasa Haurrendako bertso tailerra, Iturramako Civivoxean (17:00etan), eta 27an, osteguna, 20:30ean, Bertsoaroari amaiera emanen dion Bertso Afaria, Geltokin.
2025eko Bertsoaroan Sakanako bi bertsolarik parte hartuko dute: Ekain Alegre altsasuarra otsailaren 6ko Bertso Jaialdian parte hartuko du, Aissa Intxausti, Ane Labaka, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo eta Maialen Lujanbio bertsolariekin, Ander Aranburu gai jartzailea dela. Bestetik, Eneko Lazkoz etxarriarra Bertso Afarian izanen da, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi bertsolariekin eta Alaitz Rekondo gai jartzailearekin. Bertso afarirako sarrrerak 32 eurtona eros daitezke Geltoki-ko atarian.