Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du Hondakin Zerbitzurako bi lan poltsa sortuko dituela: txofer peoiarena eta bilketa peoiarena. Bi lan poltsa horien bidez ibarreko erakundeak lanpostu hutsak, laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak, oporrak eta mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar bete nahi luke. Peoi gidari lanpostuak euskarazko B1 hizkuntza eskakizuna du, bilketa peoiarenak, berriz, euskarazko ahozko B1 maila. Eskabideak otsailaren 21eko 14:00ak arte aurkez daitezke. Bi deialdiei buruzko informazioa sakana-mank.eus webgunean dago.