Sakanako zenbait herritan aurkeztu ondoren, Iruñera heldu zen Ai, hau pena nik Jose Luis Erdoziak bultzatutako eta Etxarriko euskara sustatzeko sortutako Filma: ilbeltzaren 21ean Kondestable jauregian eman zuten eta bertan izan ziren zuzendaria eta antzezleak. Solasaldia egin zuten ere.
Hurrengo emanaldia, otsailaren 14an, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean.