Bide segurtasunari dagokionez, Arakilen, gasolindegi batean talka izan zuen gidari bat inputatu dute, alkoholemia tasan 1,14koa emateagatik. Gainera, Altsasun gida baimenik gabe gidatzeagatik pertsona bat ikertzen ari da Foruzaingoa. Bestalde, Altsasu parean, autobian, auto istripua izan zen. Emakumezkoen kontrako indarkeria dela eta, Altsasun eta Olatzagutian atxiloketak izan ziren. Borroka, eztabaida edo gatazkengatik Bakaikun eta Olatzagutian esku hartu behar izan zuten foruzainek.