2025/02/15 - 2025/02/16 Lakuntzan, otsailak 15, 21:30ean; Arbizun eta Bakaikun, otsailak 16, 18:00etan
AurkezpenaOtsailaren 15ean, larunbata, Lakuntzako kultur etxean (21:30ean), eta otsailaren 16an, igandea, Arbizuko udaletxearen areto nagusian eta Bakaikuko udaletxean, 18:00etan, Irabazi arte telesailaren 4. denboraldiaren estreinaldia izanen da. Telesailak futbolean aritzen den neska talde baten gora beherak kontatzen ditu, eta laugarren denboraldian Printzesak taldearen abentura berriak izanen dira. Denboraldi berriaren aurre estreinaldia UEMAko kide diren herrietan izanen da primizian.