Areto futbola

Arbizuk estropezu egin zuen Berriozarren

Guaixe 2025eko otsailaren 12a

Arbizu Kirol Taldeak estropezu egin zuten, baina lider jarraitzen dute.

Lehen maila autonomikoan Mendialdeak Arbizu liderra mendean hartu zuen. Altsasuk Mendialdea du aurkari

Lehen maila autonomikoan hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen. Arbizu liderrak estropezu egin zuen Berriozarren, 5-3 galdu baitzuen Mendialdearen kontra. Berriozarkoak aurreratu ziren, eta nahiz eta Julen Mayok bana berdindu, beste bi gol sartu zituen segidan Mendialdeak, eta 3-1 aurreratu. Mattin Petriatiri esker 3-2 hurbildu zen Arbizu, baina Mendialdeak ez zuen barkatu eta 5-2 aurreratu zen. Azkenean, Urtzi Nazabalek 5-3koa ezarri zuen. 

Altsasu Mutilveraren kontra jokatzekoa zen, baina Nafarroako Federazioak ez du emaitza jaso.  

Hala ere, lider jarraitzen du Arbizuk, hamahiru partida irabazita, bat berdinduta eta bi galduta (40 puntu). Altsasu sailkapenean bigarren da (37 puntu), partida bat gutxiagorekin. 

Hemezortzigarren jardunaldian Arbizu Kirol Taldeak Olite izango du aurkari otsailaren 14an, 20:00etan, Erriberrin. Altsasuk Mendialdearen kontra jokatuko du otsailaren 15ean, 12:00etan, Berriozarren.