Binakako ligaxkako azken jardunaldia dago jokoan. Ezkurdia-Rezusta finalerdietarako sailkatuta daudenez, bihar, Bilbon, Artola-Mariezkurrenaren kontrako partidan ez dute ezer jokoan. Ezkurdiak ez du jokatuko; Salaberria ariko da bere partez. Etxeberria-Martijak ere ez dute ezer jokoan, ez baitute play-offetan sailkatzeko aukerarik. Senar-Iztueta dituzte aurkari bihar Labriten.
Aldiz, Elordi-Zabaletak eta Jaka-Imazek sailkapeneko laugarren postua dute jokoan elkarren kontra gaur Sestaon jokatuko duten partidan. Imazen ordez Eskiroz ariko da. Laugarren postuak play-offetan bi bigarren aukera ditu. Partida ona egin nahi du Zabaletak, play-offetara konfiantzarekin heltzeko.