Igor Arrieta uharte arakildarrak (UAE Emirates) otsailaren 15ean hasi zuen aurtengo denboraldia, Murtziako Itzulian. Proba horretan ere Iker Mintegi altsasuarrak (Euskaltel Euskadi) parte hartu zuen Jumilla eta Murcia artean jokatutako 199,6 kilometroko proba esprintean erabaki zen, eta Fabio Christen (Q36.5 Pro Cycling) gailendu zen. Igor Arrieta Top 15ean sailkatu zen, hamabosgarren, 33 segundora. Iker Mintegik ezin izan zuen proba bukatu.
Jaengo sterrato gogorrean
Atzo, otsailaren 17an, Jaengo Klasikoa jokatu zen eta bertan lehiatu ziren Igor Arrieta eta Iker Mintegi. 169 kilometroko proba gogorrak Ubeda izan zuen irteera eta helmuga, eta tartean 33 km-ko sterratoa gainditu behar izan zuten. Michal Kwiatkowskik (Ineos Grenadiers) sekulako erakustaldia eman zuen eta merezimendu osoz gailendu zen (4:00:25), Isaac del Torori (UAE Emirates) 31 segundo aterata. Igor Arrieta hamalaugarren sartu zen, 2:32ra, eta Iker Mintegi 66., 14:43ra.

Andaluziako Itzulia ate joka
Otsailaren 19tik 23ra Andaluziako Itzulian lehiatuko dira Igor Arrieta eta Iker Mintegi. Igor Arrieta Del Toro, Macnulty eta Solarrekin batera arituko da.
Iker Mintegi Jorge Azanza eta Pablo Urtasun zuzendari dituela lehiatuko da, eta talde laranjaren helburua argia da: Iker Mintegi eta Victor de la Parte sailkapen orokorrean ahalik eta hobekien kokatzea, esprinteko hirugarren eta laugarren etapetan Dekker aurrean egotea, eta etapa nahasietan Gotzon Martin eta Jordi Lopez Top10ean sartzeagatik borrokatzea.