areto futbola

Arbizu liderra garaipenaren bidera itzuli da eta Altsasuk berdindu egin du

Guaixe 2025ko ots. 19a, 11:48

Altsasu Futsalek atseden jardunaldia du.

Lehen maila autonomikoko sailkapenean buruan jarraitzen dute bi talde sakandarrek

Areto futboleko lehen maila autonomikoan hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen. 

Arbizu Kirol Taldeak Erriberrin jokatu zuen, Oliteren kontra. Aurreko jardunaldian estropezu egin eta galtzetik zetorren Arbizu, eta liderrak berehala lotuta utzi nahi izan zuen partida. Hasieratik erasora atera zen, eta golak bata bestearen atzetik iritsi ziren, azkenean 0-8 gailendu arte. Julen Luis (2), Yosu Reparaz (3), Urtzi Nazabal (2) eta Mattin Petriati izan ziren golegileak. 

Altsasuk, bestalde, Berriozarren jokatu zuen, Mendialdea taldearen kontra. Bi taldeen arteko partida oso borrokatua izan zen. Mendialdea aurreratu zen, eta Aritz Sevillaren golari esker bana berdindu zuen Altsasuk. Bi taldeen arteko lehiak bizi-bizi jarraitu zuen, 36. minutuan Jonathan Medinak Altsasu 1-2 aurreratu arte. Tamalez, partida bukatzear zela binakako berdinketa lortu zuen Mendialdeak eta 2-2, puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Arbizuk jarraitzen du lehen maila autonomikoko lider (43 puntu). Altsasu da bigarrena (41 puntu). Hemeretzigarren jardunaldian, Arbizuk Cantera taldea hartuko du otsailaren 21ean, ostirala, 19:30ean Arbizun. Altsasuri atseden jardunaldia dagokio.