Otsailaren 15ean 200 eskiatzailek parte hartu zuten XII. Bandres-Karolo Memorialean, Belagoako mendietan. Elur baldintza zailetan, Marta Riba (02:39:25) eta Daniel Izquierdo (2:09:44) gailendu ziren. Josema Urrestarazu altsasuarra 45. sailkatu zen (02:47:44). Antolakuntzan Irurtzungo talde batek parte hartzen du.