Ailetz Lasak Portugalgo Hotels & Resorts Algarve talde kontinentalarekin debutatu du profesional mailan. Otsailaren 9an Prova de Abertura lasterketan mustu zuen denboraldia ziordiarrak, eta tropel nagusiarekin iritsi zen helmugara, 29.. Orain izar handienekin batera lehiatzeko ametsa gauzatzen ari da, 51. Volta ao Algarven lehiatzen ari baita, otsailaren 23ra bitartean. Roglic, Vingegaard eta Van Aert faborito nagusien arteko lehia nagusiaren itzalean, asko ikasteko aukera izango du Lasak, profesional mailako itzuli garrantzitsu batean ariko delako lehenengoz.
Lehengo etapako sailkapena bertan behera utzi zuen antolakuntzak, tropelaren %90a ibilbideaz okertu, eta helmugara alboko kaletik sartu zelako. Otsailaren 20ko bigarren etapa Jan Christensek (UAE Emirates) irabazi zuen, eta Ailetz Lasa 136. postuan sailkatu zen, 19:45era. Algarveko itzulia otsailaren 23an despedituko da.