aizkora

Mitxelenaren eta Erdoziaren aukera Oñatin

Guaixe 2025eko otsailaren 21a

Oier Mitxelena.

Gazteen Banakako Aizkolari Txapelketan kanporaketa bana dute sakandarrek

Oñatik Urrezko Aizkolarien Txapelketako saioa hartuko du otsailaren 23an, 12:00etan, plazan. Tartean, Gazteen Banakako Aizkolari Txapelketako lau kanporaketa jokatuko dira. 

19 urtez azpiko Gazteen Txapelketan, Oier Mitxelena altsasuarrak Beñat Senosiain izango du aurkari, eta Osinaldek Jokin Artola. Onenek egingo dute aurrera txapelketan. Bi enbor erdibituko dituzte. 23 urtez azpiko Gazteen Txapelketan, aldiz, Jon Erdozia etxarriarrak kanporaketa jokatuko du Isidro Velascoren kontra. Beste kanporaketan Igoin Pikabea eta Jokin Larrieta neurtuko dira. Kasu honetan baita ere bi enborreko lana izango dute. 

Jaialdian harri jasotze txapelketak egongo dira jokoan. Gizonezkoen Banakako Urrezko Harri Jasotze Txapelketan, harri kitxietan Sakanako eskolako Oskar Aguas eta Beñat Telleria lehiatuko dira. Lau harrirekin neurtuko dira, minutuko txandan. Bestalde, Emakumeen Banakako Txapelketan debutatuko du Sakanako eskolako Ane Zestauk. Bere lehen txapelketa izango da, eta Zihara Zabala eta Estefi Etxebesterekin batera ariko da. Hiru harrirekin ariko dira.