2025/02/21 - 2025/02/22 Etxarri Aranatzen, ostiralean, 22:15ean; Lakuntzan, larunbatean, 15:30ean; Iturmendin, larunbatean, 16:30ean

Txapelketa

Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak Sakanan

Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak Sakanan
Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan; Lakuntzako Sorgiñak tabernan; Iturmendiko Aitzkozar elkartean, Etxarri Aranatz Iturmendi Lakuntza

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren kanporaketak jokatuko dira otsailaren 21ean eta 22an, ostirala eta larunbata, Etxarri Aranatzen, Lakuntzan eta Iturmendin. Etxarri Aranazko kanporaketa ostiralean izanen da, 22:15ean, Leku Ona tabernan (izena emateko 21:45etik aurera). Larunbatean izanen dira Lakuntzako eta Iturmendiko kanporaketak; Lakuntzakoa Sorgiñak tabernan, 15:30ean, eta Iturmendikoa 16:30ean, Aitzkozar tabernan.

Izena ematea bikoteko 20 euro dira. Martxoaren 22an jokatuko da Nafarroako finala, eta apirilaren 5ean, nazio mailako finala, Zigoitin (Araba).