Igor Arrieta uharte arakildarra (UAE Emirates) eta Iker Mintegi altsasuarra (Euskaltel Euskadi) Andaluziako Itzulian murgilduta daude, primerako lana egiten.
Otsailaren 19an Nerjan despeditutako lehenengo etapan Igor Arrieta Top 10ean sartu zen, eta Iker Mintegi 33. postuan. Otsailaren 20an Torredelcampon bukatutako etapa gogorra (133,2 km) Thomas Pidcock-ek (Q36.5) irabazi zuen, eta Igor Arrieta 23. iritsi zen. Iker Mintegi 34. izan zen, bere taldeko onena.
Sailkapen orokorrean Pavel Sivakov jarri da lider (UAE Emirates). Bere taldekide Igor Arrieta 16. postuan dago, 8:24ra, eta Iker Mintegi 29. postuan, 14:06ra.
Hiru etapa dituzte aurretik, otsailaren 23an despedituko baita Andaluziako Itzulia.