Pilota

Binakakotik kanpo, modu ezin tristeagoan

Guaixe 2025eko otsailaren 24a

Zabaleta eta Elordi, 2023ko txapeldunek, agur esan diote Binakakoari, eskuin eskuak txikituta dituztela. COLMENERO

Elordik eta Zabaletak ezin izan zuten play-offetako bigarren jardunaldia jokatu eskuko minarengatik. Zabalak eta Eskuzak ezin hobe ordezkatu zituzten, baina ezin izan zituzten Peña eta Albisu mendean hartu

Elordi eta Zabaleta Binakako txapelketatik kanpo geratu dira. Play-offetako lehen partidan Artolaren eta Mariezkurraren kontra galdu zuten, eta Baikokoak izan ziren finalerdietarako hirugarren txartela lortu zutenak. Baina okerrena izan zen Elordik eta Zabaletak eskuko eskuak txikituta zituztela bukatu zutela partida, eta play-offetako bigarren partidan ezin izan zutela jokatu.

Zabalak eta Eskuzak hartu zuten euren tokia Eibarko Astelenan jokatuko bigarren play-offean. Ederki jokatu zuten Zabalak eta Eskuzak, eta bukaerara arte partida irabazteko aukera izan zuten, Peña II.aren eta Albisuren kontrako partida oso gogorra izan baitzen. Bukaeraraino borrokatu zuten, baina, azkenean, 22-18 galdu zuten Zabalak eta Eskuzak. Beraz, Elordi eta Zabaleta Binakako txapelketatik kanpo geratu dira, modu ezin tristeagoan, eurak jokatu gabe izan delako. Binakako ligaxkako partida guztiak jokatu dituzte Elordik eta Zabaletak, eta justu play-offetan, euren jarraipena erabakitzen zenean, ezin izan dute jokatu.

Ezkurdia, sakandar bakarra
Ezkurdia-Rezustak, Laso-Iztuetak, Artola-Mariezkurrenak eta Peña-Albisuk jokatuko dute Binakako finalerdietako ligaxka. Aspeko bikote bakarra, Ezkurdia-Rezusta, Baikoko hiru bikoteren kontra. Ezkurdia dugu sakandar bakarra, ea ligaxka ona egin eta finaletan sartzeko aukera duten. 
Ligaxkako lehen jardunaldian Artola-Mariezkurrenak Laso-Iztueta izango dituzte aurkari martxoaren 1ean Bilbon. Martxoaren 2an, Gasteizen, Ezkurdia-Rezustak Peña-Albisu izango dituzte aurkari.