Areto futbola

Arbizuren gol festa, eta Altsasuren atsedena

Guaixe 2025ko ots. 26a, 08:23

Altsasuk martxoaren 6an Vulcanizados Ruiz Tafa taldea hartuko du Zelandin.

Talde sakandarrek lehen maila autonomikoko buruan jarraitzen dute. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko

Asteburuan gizonezkoen lehen maila autonomikoko hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen. Arbizu Kirol Taldeak Cascanteko Cantera taldea hartu zuen ostiralean Arbizuko kiroldegian, eta etxeko zaleen aurrean gozatu ederra hartu zuen liderrak, arbizuarrek 9-1 hartu baitzuten mendean Cantera. Beñat Jaka (3), Lander Bados, Andoni Goikoetxea (2), Julen Mayo (2) eta Mattin Petriati izan ziren golegileak. 

Altsasuk atseden jardunaldia zuen. 

Sailkapen orokorrean Arbizu Kirol Taldeak jarraitzen du lider (46 puntu), Altsasuren (41 puntu) aurretik. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta. 20. jardunaldia martxoaren bigarren asteburuan jokatuko da. Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean hamabigarren den Subiza Cendea de Galar izango du aurkari oraindik zehaztu ez den orduan. Altsasuk, martxoaren 6an, 20:30ean, sailkapenean seigarren den Vulcanizados Ruiz Tafa taldea hartuko du Zelandin.