Altsasuko Lasa Kirolak denda korrikalarien bilgunea izan zen otsailaren 26an. Sakanako Mankomunitateak Lasa Kirolak-en babesletzarekin antolatutako Sakanako XVII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariak banatu ziren ekitaldi xume bezain politean.
Sakanako Atletismo Kopan 2024an jokatutako lau lasterketek puntuatzen zuten: Aitzkibil Lasterketak, Ziordiko herri lasterketak, Ergoienako Birak eta Zubeztia lasterketak. Korrikalari sakandarrek egindako denbora onenak hartuta, Sakanako Atletismo Kopako irabazleak Erkuden San Martin Gonzalez eta Ekhi Congil etxarriarrak izan dira, bigarrenak Noemi Cordero Diaz eta Aritz Etxeberria Bengoetxea, eta hirugarrenak Maite Zabaleta Gomez eta Ivan Sobredo. Guztiek saria jaso zuten, Lasa Kirolaken gastatzeko diru-saria. Halaber, Erkuden San Martinek beste sari bat jaso zuten kopako lau probetan parte hartzeagatik.