Nafarroako Gobernuarena den Nilsa enpresa publikoak herrialdeko ipar-mendebaldeko hondakin urak garraiatzeko instalazioen operazio, mantentze eta kontserbazio zerbitzua emateko deialdia egin du. Kontratuak 1.244.770,48 euroko (BEZik gabe) balio du. Bi urterako kontratua da, urtero luza daitekeena bost urtera arte. Epe horretako kontratuaren balioa 7.779.815,48 euro (BEZik gabe) izanen dira. Lana bere gain hartu nahi duen enpresak proposamenak martxoaren 31ko 09:00ak aurkez ditzake.
Sakanako datuak
Araztegiak
- Irurtzun
- Irañeta
- Uharte Arakil
- Lakuntza
- Dorrao
- Lizarraga
- Etxarri Aranatz
- Bakaiku-Iturmendi
- Urdiain-Altsasu
- Olatzagutia
- Ziordia
Tratamendu biologikoko plantak
- Zuhatzu
- Ihabar
- Unanu
Tratamendu primarioa
- Aizkorbe 2
- Urritzola
- Errotz
- Izurdiaga
- Etxeberri
- Egiarreta
- Etxarren
- EkaiSatrustegi
- Hiriberri Arakil
- Irañeta
- Arruazu
- Lizarragabengoa
Ponpaketa guneak
- Izurdiaga (aurreikusia)
- Arruazu (aurreikusia)
- Lakuntza
- Arbizu
- Etxarri Aranatz 3
- Altsasu
- Olatzagutia 2