Martxoaren 2an despeditu zen IV. O Gran Camiño lasterketa. Euskaltel Euskadik kolorea jarri zion lasterketari, ihesaldi askotan txirrindulari laranjak ikusi ahal izan ditugulako. Iker Mintegi altsasuarrak, esaterako, azken etapako erasoan paper garrantzitsua izan zuen; ezin izan zuen proba bukatu, baina talde laranjaren helburuak bete ditu.
Derek Gee (Israel Premier Tech) irabazi zuen O Gran Camiño, Davide Piganzoliri (Politi-VisitMalta) 35 segundo aterata. Ailetz Lasa (Tavira) 94. sailkatu zen, 44:55ra.