Nafarroako mus finalerako 23 bikote sailkatu dira

Guaixe 2025ko mar. 20a, 11:30

Euskal Herriko mus txapelketako kartak eta tapetea. UTZITAKOA

Ibarreko zazpi herri ordezkatuko dituzte.

Hamaseigarrenez jokatzen ari da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Herrietako kanporaketak jokatu dira lehenik. Lehen fase horretan Nafarroan 967 bikotek parte hartu dute eta herrialdeko finalerako txartela 181ek lortu duten. Sakanan zazpi herritan jokatu dira txapelketako kanporaketak. Guztira 122 bikotek eman dute izena eta haietatik Nafarroako finalerako 23k lortu dute txartela. 

Nafarroako finala Iruñeko Arrano elkartean, Bullicio peñan eta Herriko Tabernan jokatuko da martxoaren 22an, 08:30etik aurrera. Muslari onenek Euskal Herriko Mus Txapelketako finalerako txartela eskuratuko dute. Lehiaketako azken partidan Arabako Zigoitiko Gopegi herrian jokatuko dira apirilaren 5ean. Hamasei bikote onenendako sariak izanen dira.

Nafarroako finalerako sailkatutako sakandarrak

Irurtzun

Larrazpi, Iratxo eta Pikuxar elkarteeako eta Moncloa tabernako kanporaketetan 32 bikote aritu ziren. 

Julen Aranguren - Jose Mari Aranguren
Marcial Zestau - David Rekalde
Xabier Agustino - Jon Navarro
Ritxar Cidrian - Pello Martinez de Eulate
Txiki Iriarte  - Manolo Moreno
Lourdes Beloki - Maria Jesus Arruabarrena

Uharte Arakil

Anaiak tabernan hamar bikote neurtu ziren.

Jon Goikoetxea - Juan Bautista Mariñelarena
Ibai Gorriti - Mikel Razkin

Lakuntza

Sorgiñak tabernan hamar bikote aritu ziren musean.

Etor Alegria - Aritz Pellejero
Joxe Mari Albisu - Jesus Mari Arza

Arbizu

Aralar tabernan eta Aldabide elkartean jokatutako kanporaketetan 22 bikote neurtu ziren.

Txomin Flores - Pello Insausti
Jon Ansotegi - Unai Artieda
Aimar Yeregi - Jon Yeregi
Endika Mendinueta - Fran Araña

Etxarri Aranatz

Karrikestu elkartean eta Leku Ona tabernan 38 bikote lehiatu ziren.

Adrian Jaka - Alain Jaka
Asier Campos - Ander Zabala
Mikel Goikoetxea - Xabi Urrestarazu
Aritz Ikobalzeta - Xabi Ulaiar
Ian Ansotegi - Garat Flores
Oier Aierdi - Jon Fran Huitzi
Igon Anduaga - Onartz Igoa

Bakaiku

Bakarrekoetxean elkartean lau bikote aritu ziren nor baino nor gehiago.

Aingeru Lopez de Zubiria - Ivan Cerezo

Iturmendi

Aitzkozar elkartean dozena bat muslari neurtu ziren.

Arantxa Jungitu - Miren Galartza