Nafarroako Gobernuak asfaltatze lanak egin ditu Bakaikun eta Iturmendin. Bi herrietatik pasatzen den NA-2410 errepidean hondatuta zeuden zoru zatiak berritu ditu, Bakaikuko Bideberrialde kalean eta Iturmendiko Estafeta kalean hain zuzen ere. Herri guneetako lanez aparte autobiarako eta Iturmendiko bidegurutzeko zoladura zatiak ere konpondu ditu foru administrazioak.