Erreniegan lurra ari zuela eta ibilbidean elurra eta lohia zegoela jokatu zen, martxoaren 2an, X. Galar Trail lasterketa, Espartzan (20 km, 1.200 m desnivel +). Guztira 411 mendi korrikalarik osatu zuten proba, tartean hainbat sakandarrek. Ioar Tabar (Txantrea) izan zen azkarrena (1:41:47), Ion Solaren (1:42:17) aurretik. Aritz Munarriz etxarriarra seigarren sailkatu zen (1:48:22).
Emakumezkoetan, Irene Artazkoz iruindarrak (Hiru Herri) ez zuen areriorik izan (2:04:06). 3 minutu pasa atera zizkion bere taldekide Maddalen Jimenezi (2:07:17). Irati Azkargorta Galarza iturmendiarra seigarren sailkatu zen (2:26:52)