Aurreko asteburuan lehen maila autonomikoan ez zen jardunaldirik jokatu. Arbizu Kirol Taldeak jarraitzen du lider (46 puntu), Altsasuren (41 puntu) aurretik. 20. jardunaldia dagoeneko prest dago. Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean hamabigarren den Subiza Cendea de Galar izango du aurkari martxoaren 8an, 18:00etan, Eskiroz kiroldegian. Altsasuk lehenago jokatuko du, martxoaren 6an, ostegunarekin, 20:30ean, sailkapenean seigarren den Vulcanizados Ruiz Tafa taldea hartuko du Zelandin.