Txirrindularitza

Sakandarrak txukun Nojako Kantabria Sari Nagusian

Guaixe 2025eko martxoaren 7a

Nahia Imaz Top-15ean sartu zen, eta Ane Berastegi eta Ane Beltran de Heredia Top 25ean

Martxoaren lehen asteburuan Kantabria Sari Nagusia jokatu zen Nojan, Emakumezkoen Cofidis Espainiako Kopako lehen proba. Proba nagusian, elite eta 23 urtez azpiko mailan (38,4 km) Valeria Valgonen UPV taldeko errusiarra gailendu zen (57:58), esprintean Eva Anguelari (Rio Miera-Cantabria) eta Eukene Larrarteri (Massi Baix) gailenduta. Nahia Imaz altsasuarra (Massi Baix) hamabigarren izan zen, 21 segundora.

Junior mailako lasterketan (60 km) faborito nagusia, Paula Ostiz, lasterketatik kanpo geratu zen erorikoengatik. Horrek lasterketa zabal-zabalik utzi zuen. Azkenean Naia Torrent (Baix Ter) gailendu zen (1:28:32), helmugara bakarrik iritsita. Ane Berastegi (Ecologicos Navarra-Beratxa) hamalaugarren sailkatu zen, 19 segundora; Ane Beltran de Heredia (Timac Agro-Ermitagaña) 23., 19 segundora, eta Siets Goikoetxea (Ecologicos Navarra-Beratxa) 77., 2:51ra. 

Kadeteen proba 33,2 kilometrokoa izan zen, eta Ana Lospitaok (Electromercantil GR-100) irabazi zuen (53:45). Eider Mazkiaran altsasuarra (Zu-k Limousin) 67. sailkatu zen, 1:55ra.