Hamalau abeltzainen aziendak ezinen du natur parkean larratu

Guaixe 2025ko mar. 10a, 11:44

Behiak eta behorrak Andiako Sarasako baltsaren inguruan. ARTXIBOA

Guztira 76,76 hektareako azalera zuten adjudikatuta. 

Europako Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) dirulaguntzak eskatzeko Urbasa eta Andiako larre azalerak banatu zituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak joan zen urtean. Natur parkean azienda larratzeko eman ziren azalera horiek. Nafarroako Gobernuak, beti ere, "egiaztatuko du interesdunaren jabetzako aziendak bazkatu direla adjudikaturiko azaleretan, eta, besterik frogatzen bada, adjudikazio hori eta aitortutako azalera baliogabetuko dira". Azterketa eginda, hamalau abeltzainei emandako larre azalerak kendu egin dizkiete.