Sakanako Mankomunitatea erregai hornitzaile bila dago

Guaixe 2025eko martxoaren 20a

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuko bi kamioi Uharte Arakilen.

Eskaintzak apirilaren 4ko 13:00ak arte aurkez daitezke. 

Sakanako Mankomunitateak bere ibilgailuetarako A, B gasolioa eta Adblue erregai hornitzailea bilatzeko deialdia egin du. Ibarreko erakundearen kalkuluen arabera 65.000 litro erregai behar ditu urtean: A motako gasoileko 60.000 litro, B motako gasoileko 3.500 litro eta Adblue erregaiko 1.500 litro. Kontratuak 72.000 euroko (BEZik gabe) balioa du. Kontratua zortzi hilabeterako izanen da, urte akabera arte. Baina kontratua, gehienez ere, lau urtera arte luza daiteke.