aizkora

Oiarbide, Erdozia, Mitxelena eta Saralegi, Azpeitiko final handietan

Guaixe 2025ko mar. 13a, 12:00

Jon Erdozia da 23 urtez azpikoen egungo txapelduna. IBON ERRAZU

Martxoaren 16an Urrezko Aizkolarien Txapelketako final handiak jokatuko dira. Oiarbide eta Erdozia lehengusuak 23 urtez azpikoan lehiatuko dira, eta Mitxelena eta Saralegi 19 urtez azpikoan

Martxoaren 16an Urrezko Aizkolarien Txapelketako final handiak jokatuko dira Azpeitian. Elite edo urrezko mailan XXV. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalean hiru bikote handik jokatuko dute finala: Hodei Ezpeleta-Arkaitz Etxebeste, Julen Alberdi “Txikia IV”-Jon Rekondo eta Iker Vicente-Eneko Saralegi.

Aldi berean, gazteen mailako banakako txapelketako finalak egongo dira jokoan. 23 urtez azpiko Banakako Urrezko Aizkolari Txapelketako hiru finalistak Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarrak eta Jokin Larrieta izango dira. Jon Erdozia da egungo txapelduna; eta etxarriarrak txapela mantentzen duen. 

19 urtez azpiko Banakako Urrezko Aizkolari Txapelketan beste hiru finalista daude: Oier Mitxelena altsasuarra, Kimetz Alzola eta Aitor Saralegi irurtzundarra. 

Horretaz gain, emakumezkoen mailan Uxue Ansorregi, Laiene Pikabea eta karmele Gisasola “Zelai III.a” lehiatuko dira. 

Urrezko Harri jasotze Txapelketa
Harri jasotzaileei dagokienez, Sakanako Harri Jasotze Eskolako Oskar Aguasek eta Ane Zestauk ez zuten finalerako txartela lortu. Gizonezkoen harri handietako finala Gari Garmendiak, Xabier Aranburu “Guzta”-k eta Jon Unanue “Goenatxo III.a”-k jokatuko dute, eta harri txikiena Paulo Azpiazuk, Iraitz Arruti “Burni Txiki”-k eta Mikel Lopetegi “Urra”-k. Emakumezkoen mailan, Estefi Etxebestek, Maddi Gesalagak eta Ainitze Zumetak jokatuko dute finala.