Tafallako Pista Txirrindularitzako Hiru Egunak despeditu dira. Aldi berean Nafarroako Junior Mailako Pista Txapelketak izan ziren, eta pistard sakandarrak gorenean ikusi ditugu.
Tafallako lehen egunean (otsailak 23) kanporaketa, scratch eta puntuazioa probak jokatu ziren. Quesos Albenizekoak ongi aritu ziren. Infantiletan Iker Agirre bigarren izan zen, Javier Ramirez de Alda bosgarren, eta kadeteetan Juan Carlos Gil de Gomez zazpigarren.
Tafallako bigarren egunean, (martxoak 2) tempo, kanporaketa eta puntuazioa jokatu ziren. Infantiletan Iker Agirre laugarren izan zen, Javier Ramirez de Alda zazpigarren, eta Eider Razkin (Alea-Sakana) nesketan laugarren.
Tafallako hirugarren eguna martxoaren 9an jokatu zen. Scratch, kanporaketa eta puntuazioa proben txanda izan zen. Kimuetan Aitz Berastegi (Alea-Sakana) irabazlea izan zen, infantiletan Javier Ramirez de Alda seigarren eta Iker Agirre zazpigarren, eta Eider Blazquez (Alea Sakana) nesketan laugarren. Kadeteetan Enara Perez (Timac-Agro) izan zen onena, eta juniorretan Ane Berastegi arbizuarra izan zen Nafarroako txapelduna (Beratxa, 135 puntu), bere taldekide Siets Goikoetxea urdiaindarraren (123 puntu) aurretik.