Martxoaren 16an hasiko dira XXXVIII. Nafarroako Herri Kirol Jokoak, Paz De Ziganda ikastolan. Guztira lau jardunaldi izango dira –martxoaren 30ekoa Etxarri Aranatzen jokatuko da, 10:30ean– eta final handia, apirilaren 13an Altsasun jokatuko dena, 11:00etan.
Nafarroako Herri Kirol Jokoetan proba konbinatuak eta sokatira jokatuko dira, talde mistotan. Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletatik sortutako taldeak lehiatuko dira bertan, Antsoain, Arantza, Araxes, Basaburua, Berriozar, Igantzi, Paz de Ziganda, Joakin Lizarraga, Labirantza, Araberri eta Malkaitz klubetako taldeekin batera. Txapelketa hiru kategorietan jokatuko da: kimuak, haurrak eta kadeteak.