Digitalki trebatzeko hiru ikastaro Ergoienan

Guaixe 2025ko mar. 19a, 11:35

Ergoendarrak udaletxetik ateratzen. ARTXIBOA

Hiru ikastaroak dohainik dira eta izen ematea zabalik dago.

Ergoienako Udalak eta hiru herrietako kontzejuek, ergoendarrek arlo digitalean trebatzeko hiru ikastaro antolatu dituzte. Aurreneko ikastaroa android telefono mugikorren erabiltzen ikasteko ikastaroa da. Parte hartzaileek beraien mugikorrak eraman beharko dituzte. Hamar orduko iraupena duen ikastaroan honakoak ikasiko dira:  doikuntzak eta telefono mugikorraren oinarrizko erabilgarritasunak; telefono mugikorraren erabilera segurua; argazkiak eta hodeiko memoria; nabegazioa eta aplikazioak eta WhatsApp. Martxoaren 31tik apirilaren 4ra izanen da, 09:00etatik 11:00etara, Ergoienako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 

Administrazio elektronikoari buruzkoa da bigarren ikastaroa. Hartan izena ematen dutenek hamar ordutan ikasiko dute Cl@ve, Ziurtagiri Digitala edo NAN elektronikoa sortzen. Aldi berean, ikasiko dute nola erabili Enplegu, Gizarte Segurantza, Trafiko edo Zerga Agentziaren izapide elektronikoak erabiltzen. Eta osasun karpeta pertsonalera sartzeko modua zein den ere ikasiko dute. Ikastaroa martxoaren 31tik apirilaren 4ra izanen da, 11:30etatik 13:30etara Ergoienako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 

Azkenik, abentura digitala ikastaroan kudeaketak elektronikoak eta online erosketak nola egin eta banka digitala nola erabili erakutsiko dute. Online bidezko erosketa metodoen berri emanen dute,  online erosketan iruzurrak saihesteko modua azaldu eta kasu praktikoak eta arazoen ebazpena eginen dute. Gainera, merkataritza elektronikoko plataformen berri emanen dute. Herritar guztiei zuzendutako ikastaro hori apirilaren 7tik 11ra 10:00etatik 12:00etara izanen da, hori ere, Ergoienako udaletxean. Hiru ikastaroetan izen ematea zabalik dago. Horretarako, 948 012 012 telefono zenbakian edo aventuradigital.navarra.es webgunearen bidez eman daiteke.