Txirrindulariak

Kadeteak: bost sakandar Lizarrako Si Hablaran Trofeoko Top25ean

Guaixe 2025ko mar. 18a, 13:34

Xabier Curiel, hellmugaratzen. TXIRRINDULARIAK

Denboraldia txukun hasi dute kadete sakandarrek

Burunda eta Aralar txirrindularitza klub sakandarrek aurten ezin izan dute junior mailako talderik atera, baina kadete mailan, ordea, maila onean ari dira bi talde sakandarrak. 

Martxoaren 16an VIII. Si Hablaran Trofeoa jokatu zen Lizarran, 55 km-ko kadeteen mailako lasterketa. Proba mugituan denetariko erasoak izan ziren, eta, azkenean, Aitor Matak (Rotxabikes) erasoa jo eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:26:05). Gainontzeko txirrindulariak tantaka eta multzoka iritsi ziren. 

Top 25ean bost sakandar iritsi ziren: Xabier Curiel (Quesos Albeniz) zortzigarren, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamaikagarren, Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) hamalaugarren, eta Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) hameretzigarren, eta Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) 23. 

Gainontze sakandarrei dagokienez, Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 27. izan zen, Unai Gomez (Quesos Albeniz) 28., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 29., Asier Flores (Quesos Albeniz) 35., Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 44., Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 59., Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 63., Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 65., Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 66., Egoi Urtasun (Quesos Albeniz)77. Eta Ezkai Lakuntza (Quesos Albeniz) 78. 

 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!