Martxoaren 23an, igandea, Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldeak Irañeta, Ata eta Madotz arteko 11,79 kilometroko ibilbidea antolatu du (590 metro aldapan gora, 335 metro gainbehera). Ondoren, Madozko Perkatzenea sagardotegian bazkalduko dute mendizaleek. Martxoaren 19ra arte eman daiteke izena, 609223681 (Miguel) telefonoan. Irañetara kotxez joanen dira, eta Madoztik bueltatzeko busa egonen da.