Hondakin urak araztea, hiri hondakinak kudeatzea eta horniduran laguntzean dira Nilsa enpresa publikoaren egitekoak. Nafarroako Gobernuaren enpresa horrek etxekoak ez diren erabiltzaileen ur horniduraren edo hondakin uren isurketen kontagailuen irakurketa lana eman nahi du, irakurketa izanik haiei saneamendu kanona fakturatzeko.
Hiru hilabetean behin egin beharko dira enpresetako kontagailuen irakurketak. Guztira Nafarroan barna sakabanatuta dauden 225 enpresa bisitatu beharko dira. Haietatik zortzi Sakanan daude: Arbizun eta Altsasun hiruna enpresa, eta Urdiainen eta Olatzagutian bana. Lizitazioaren aurrekontua 11.880 eurokoa (BEZik gabe) da. Kontratua bi urterako da, baina behin epe hori pasata, urteka luzatzeko aukera izanen da, gehienez bost urtera arte. Hala gertatuko balitz, kontratuagatik, guztira, 65.340 (BEZik gabe) jasoko lirateke. Deialdia interesa duenak eskaintza apirilaren 2ko 09:00etara arte aurkez dezake.