Nafarroako hondakin-uren araztegietako suteen kontrako babes-sistemak berrikustea eta mantentzea eman nahi du Nilsa enpresa publikoak. Bi urterako kontratua da, eta ondoren urtero berritu daiteke, gehienez bost urte jarraian egin arte. Lizitazioak 15.234 euroko (BEZik gabe) balioa du, baina luzapen guztiekin 83.787 euro (BEZik gabe) dira. Kontratua bere egin nahi duenak eskaintza apirilaren 3ko 09:00etarako aurkeztu beharko du.
Guztira 293 su-itzalgailu dira berrikusi eta mantentze lanak egin behar direnak. Haietatik Sakanan 25 daude, 11 araztegitan banatuta.
Sakana berrikusiko direnak
Su-itzalgailu kopurua Larrialdi argi sistema Suteak atzemateko sistema
Irurtzun 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
6 kiloko ABC hiru
Irañeta 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
Uharte Arakil 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Lakuntza-Arbizu 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Lizarraga 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Etxarri Aranatz 5 kiloko CO2-ko hiru Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Bakaiku-Iturmendi 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Urdiain 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Urdiain-Altsasu 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez
Olatzagutia 5 kiloko CO2-ko bi Bai Ez
6 kiloko ABC bat
Ziordia 5 kiloko CO2-ko bat Bai Ez