Martxoaren 22an XXVIII. Laukizko Udal Saria jokatu zen, Euskaldun Txapelketarako baliagarria den proba zorrotza (129 km), etengabeko euriak are gehiago gogortu zuena. Lasterketa gorabeheratsua esprintean erabaki zen, eta Eiser Hirumeteko Eder Moreno (3:11:41) gailendu zitzaien Aimar Galdosi (Euskadi Fundazioa) eta Marc Rubirolari (Rural Kutxa-Alea). Aimar Tadeo lakuntzarra (Euskadi Fundazioa) Top 25ean sailkatu zen, hain zuzen ere 25. iritsi zen helmugara (3:12:31)
Bestalde, Iker Gomez altsasuarrak (Finisher) Albaceteko Diputazioak antolatutako Primavera de Ontur Sari Nagusian parte hartu zuen. Proba luze eta gogorra da, 183 kilometrokoa, eta Rural Kutxa-Alea talde sakandarreko Sergio Geerlings-ek irabazi zuen (4:10:47) helmugara bakarrik iritsita. Iker Gomez 78. iritsi zen, 6:37ra eta Mikel Uncillak ezin izan zuen proba bukatu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!