AHT zundaketen aurkako mendi martxa

Guaixe 2025ko mar. 24a, 10:06

Martxoaren 29an, larunata, STOP AHT Zundaketak Ekimenak mendi martxa antolatu du Altsasu eta Olatzagutia artean.

STOP AHT Zundaketak ekimenak osatzen duten taldeek hainbat ekimen egin dituzte zundaketen aurka eta egoera salatzeko, hainbat mendi martxa egin ditu Sakanan, Lakuntza eta Arbizu artean, Arakil aldean, eta Iturmendi eta Bakaiku artean, eta martxoaren 29an, larunbata, Altsasu eta Olaztiko zundaketak ezagutzeko mendi martxa eginen dute. 9:30ean Altsasuko Foru plazatik aterako dira, eta 11:30ean Altsasuko udaletxean elkarretaratzea eginen dute. 14:22ean Olatzagutiko plazara iristea aurreikusten dute, eta ondoren San Miguel elkartean bazkaria eginen dute. Bazkarian parte hartzeko martxoaren 27a bainolehen eman behar da izena stopahtzundaketak@gmail.com edo 638 199 082 telefonoan Whastapp edo Telegram bidez. Bazkariaren prezioa 15 eurokoa da.