Lehen maila autonomikoko 22. jardunaldian Arbizu Kirol Taldeak jipoi gogorra jaso zuen Tuteran, Ribera de Navarrak 7-0 irabazi baitzion ligako txapeldunari. Ahazteko moduko jardunaldia izan zen arbizuarrendako, ezin izan baitzuten Ribera de Navarraren atea gainditu.
Altsasuk Anaitasuna hartu zuen Zelandin eta ez zuten gupidarik izan, 8-1 irabazi baitzioten talde iruindarrari. Hasieran parez pare ibili ziren bi taldeak, baina 26. minuturako Xabier Aiestaranak, Jon Lopez de Goikoetxeak eta Asier Salgado 3-0 aurreratu zuten Altsasu. Partidak bere horretan jarraitu zuen, eta Asier Aiestaranek, bigarrenez, Alvaro Garciak eta Xabier Aiestaranek (3) markagailua gizendu eta 8-1ekoa ezarri zuten.
Urtzi Nazabal, pitxitxia
Arbizu Kirol Taldeak lehen maila autonomikoko lider jarraitzen du (52 puntu) baina 2 puntura jarri zaio Altsasu (50 puntu). Bestalde, Arbizu Kirol Taldeko Urtzi Nazabal da ligako pitxitxia, 34 golekin, horietako bat penaltiz sartutakoa. Bigarrena Ayoub Kadri da, Tuterako Ribera de Navarra taldekoa, 32 golekin.
Ligako 23. jardunaldian Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean azkena den Mutilbera hartuko du martxoaren 29an, larunbata, 13:00etan, Arbizun. Altsasuk Eskiroz kiroldegian jokatuko du egun berean, 18:00etan, sailkapenean hamargarren den Los Sauces taldearen kontra.