Astekaria

Aurkezpenez aurkezpen, Otaño berpizten

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2025ko api. 3a, 11:55

Patxi Bisquert zinemagilea eta Joseba Usabiaga antzezlea Altsasuko aurkezpenean.

Azaroan mustu zuen Patxi Bisquertek 'Ombuaren itzala' eta dagoeneko 25 txoko baino gehiagotan aurkeztu du filma, tartean Hiriberrin eta Altsasun. Apirilaren 11n, ostirala, Irurtzunen izanen da; Sakanako herri gehiagotan aurkezpena egin nahi ditu

Pedro Mari Otañoren heriotzaren mendeurrena izan zenean, 2010ean, Patxi Bisquert zinemagileak bertsolariaren inguruko filma egitearen proiektuarekin hasi zen. Urte bat beranduago Koldo Izagirreri gidoia lantzeko eskatu zion. Orduan hasi zen ekoiztetxe baten bila "ate joka". Bederatzi urte galdu zituela azaldu du Bisquertek: "Inori ez zitzaion interesatu filma batea Otañoren bizitza jasotzea". Orduan Ama Lur filmaz gogoratu zen, 1968an auzonalean egin zutena. "Nik ere auzonalean egingo dut". Izan ere, zinemagileak azaldu duenez, Otañok ere auzolanean sortu zituen gauzak. Poriketua Euskal Herriko ehun bat txokotan aurkeztu zuen, Otañoren irudia pixkanaka berpiztuz, eta lau urte ondoren Ombuaren itzala filma pantaila handian aurkezten ari dira. 

Azaroaren 30ean mustu zuten lehenengo aldiz Pedro Mari Otañoren inguruko filma haren jaioterrian, Zizurkilen, eta urte hasieratik astero bi eta hiru aurkezpen artean egiten dituzte, eta Sakanan Hiriberri Arakilen eta Altsasun izan dira dagoeneko. Apirilaren 11n, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen dira, eta Bisquerek azaldu duenez Etxarri Aranatzen, Lakuntzan, Uharte Arakilen eta Olatzagutian ere aurkeztea gustatuko litzaiokeela luzatu du. 

Hunkigarria

"Filmarekin barenak mugitzen dira, eta alde horretatik oso pozik gaude"

Bisquertek azaldu duenez egindako lanarekin "oso pozik" daude. "Egin ditugun emanaldi guztietan jendea oso pozik ateratzen da, oso adi egoten da". Filmak bi ordu inguru irauten du,"leztxoa da", baina ez dela luzea egiten esan du zuzendariak. "Jendea ez da mugitzen ere egiten". Jendeak kantatzen diren bertsoekin "gozatzen" dituztela eta "oso emozionatuta" ateratzen dela gaineratu du. "Barrenak mugitzen dira, eta alde horretatik oso pozik gaude". 

Filmaren helburua Otaño "berpiztea" zen: "Jakitea nor zen Pedro Mari Otaño. Duela 115 urte hil zen, Rosarion, Argentinan, eta ez zegoen erreferentzia gehiago. Pena ematen du". Proiektu honekin jende askorentzat "hurbiltzea" lortu dutela esan du Bisquertek. "Badira bertso batzuk nahiko ezagunak direla, baina jende askok ez daki Otañorenak zirenik ere". Ahaztuta egon den sortzailea jakitera ematea berarendako "oso baliogarria" dela gaineratu du. "Bertsozale edo jende oso adituarendako zen ezaguna". 

Grabaketak "saltoka" egin dituztela azaldu du zuzendariak. "Diru pixka bat sartzen zenean grabatzen genuen zatitxob at". 2023ko ekainean lehenengo sekuentzia grabatu zuten eta 2024ko abuztuan azkena. Argentinan apiriletik maiatzera grabatzen egon ziren, eta zortzi egunetan grabatu zuten. "Beste guztia beste hamazazpi egunetan". Guztira, hilabete batean baino gutxiagoan grabatu dute film osoa. "Film arrunt batek, orain grabatzen ari naizena adibidez, 40 eunetan garabtuko da". Azkar grabatu behar izan dute, baina emaizka "oso onak" izan direla esan du, "hori da niri gehienbat interesatzen zaidana". 

Lehenengo aldiz aurkeztu zuenean "oso hunkigarria" izan zela esan du Bisquertek. "Oso emozionaturik nengoen". Jende asko zegoela, hasieratik berarekin proiektua aurrera eramaten egon zen jendea tartean, eta "beldur" pixka bat ere bazuela aitortu du. "Lehenengo aldia zelako erakusten genuela. Baina jendea oso adi zegoen, eta far egin behar zenean ere far egiten zuen". Txaloak izan ziren eta, besteak beste, Otañoren memoriaz arduratzen den Zizurkilgo kultur taldea gerturatu zen, "eskertzera eta zoriontzera etrro ziren". Inpresio onak jaso zituela eta "lasaitu" zela esan du. 

Ombuaren itzala filma egitek Otañoren alde egiten zen laugarren auzolana izan dela esan du Bisquertek; benta auzolanean egin zuten, baita liburua baten edizioa eta Argentinara azken bidaia. "Aukera hori hartu nuenetik lau urtetan filma egina dago". Bisquerteren helburu bakarra Otaño berpiztea zen, "ez nuen ez ekoiztu ez zuzendu nahi", eta tartean bidean zahartu denez aktore gazteago bat behar izan duela esan du: "Joseba Usabiaga zoragarri dago". 

Erlazionatuak