Urdiainek eta Ziordiak udalen elkartea osatzen dute. Idazkari eta kontu hartzaile lanpostua betetzen duen langilea partekatzen dute, eta hura herri batean eta bestean aritzen da lanean. Bi udalek orain deialdia egin dute idazkaritza eta kontuhartzailetza lanpostua aldi baterako betetzeko. Oposizio lehiaketa eginen da, eta prozesua bukatzean izendatutako pertsonak lanpostua aldi baterako beteko du, harik eta lanpostua esleitu zaion idazkariaren kargua hartu arte. Udal elkarteak oposizio lehiaketa baliatuko du zerrenda bat osatzeko, kanpoan, gaixo edo lanpostua aldi baterako betetzea behar duen beste edozein egoeragatik idazkaria ordezkatzeko. Interesdunek apirilaren 15eko 23:59ak arte aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak. Deialdiari buruzko informazioa Urdiain.eus web orrian dago.